Eginak 26:24-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Paulo bere buruaren defentsan honela ari zela, Festok goraki esan zuen:—Burutik hago hi, Paulo! Gehiegi ikasteak burua nahastu dik.

25. Paulok erantzun zuen:—Ez nago burutik, Festo agurgarria; nire hitzak egiazkoak eta zentzuzkoak dituzu.

26. Erregeak badaki honen guztiaren berri, eta horregatik mintzo natzaio konfiantza osoz; ziur nago guztiotarik deus ere ez dela harentzat ezezagun, ez baitira zoko batean gertatuak.

27. Sinesten al diezu profetei, Agripa erregea? Ziur nago sinesten diezula.

28. Agripak esan zion Paulori:—Beste pixka bat, eta kristau bihurtuko nauzu.

29. Eta Paulok hari:—Pixka bat nahiz puska bat, Jainkoak nahi izan dezala, zu ez ezik, gaur niri entzuten didaten guztiak ere, ni naizena izatea… katea hauek aparte!

Eginak 26