Eginak 23:32-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Biharamunean, zaldizkoei Paulorekin joaten utzirik, beraiek kuartelera itzuli ziren.

33. Zesareara iritsi zirenean, zaldizkoek gobernariari gutuna eman eta Paulo aurkeztu zioten.

34. Gobernariak gutuna irakurri eta Paulo zein probintziatakoa zen galdetu zuen. Ziliziakoa zela jakinik,

35. esan zion: «Zure salatzaileak datozenean entzungo dizut».Eta Herodesen jauregian giltzapean gorde zezatela agindu zuen.

Eginak 23