Eginak 23:18-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Eraman zuen, bada, ehuntariak gudalburuagana eta esan zion:—Paulo presoak deitu dit eta gazte hau zuregana ekartzeko eskatu; zerbait omen du zuri esateko.

19. Gudalburuak eskutik hartu zuen eta, aparte eramanik, galdetu zion:—Zer duzu esateko?

20. Mutilak erantzun zion:—Juduak elkar harturik daude, bihar Paulo Biltzar Nagusira eraman dezazula zuri eskatzeko, haren arazoa xehekiago aztertzeko aitzakiaz.

Eginak 23