Eginak 21:6-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. gero, elkarri agur egin ondoren, ontzira igo ginen, eta haiek etxera itzuli.

7. Gu Tirotik Ptolemaidara joan ginen, hala geure itsasbidea bukatuz. Han senideak agurtu genituen eta egun osoa eman genuen beraiekin.

8. Biharamunean atera eta Zesareara heldu ginen. Han, apostoluen zazpi laguntzaileetako bat zen Felipe misiolariaren etxera joan ginen, eta bertan gelditu.

9. Hark profezi dohaina zuten lau alaba ezkongabe zituen.

Eginak 21