Eginak 2:8-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Nola daiteke, bada, guretako bakoitzak bere jatorrizko hizkuntzan horiei entzutea?

9. Baditugu gurekin partiar, mediar nahiz elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean nahiz Kapadozian, Ponton nahiz Asian bizi direnak ere;

10. badira gure artean Frigia nahiz Panfiliakoak, Egipto nahiz Zirene inguruko Libia aldekoak, baita erromatarrak ere;

11. eta denok, judu eta juduberri , kretar eta arabiar, Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten diegu».

12. Harriturik eta zer pentsa ez zekitela, «Zer da hau?» galdezka ari ziren elkarren artean.

Eginak 2