Eginak 17:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Haietako askok sinetsi zuten, baita jentilen arteko emakume handiki eta gizonezko mordoxka batek ere.

13. Baina Tesalonikako juduak, Paulok Berean ere Jainkoaren hitza iragartzen ziharduela jakitean, hara joan ziren, hango jendea ere asaldatu eta nahastera.

14. Horregatik, senideek itsasaldera aterarazi zuten Paulo berehala; Timoteo eta Silas Berean gelditu ziren.

15. Paulori laguntzera joan zirenek Atenaseraino eraman zuten eta, itzultzean, Timoteo eta Silasentzat mandatu hau ekarri zuten: ahalik lasterren bil zitezela Paulorekin.

16. Atenasen Timoteo eta Silasen zain zegoela, Paulori barrua sumintzen zion hiria idoloz betea ikusteak.

Eginak 17