Eginak 16:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Neskatxaren nagusiek, beren irabazpidea bukatzen zitzaiela ikustean, Paulori eta Silasi eskua bota eta hiriko plazara eraman zituzten agintariengana,

20. eta epaileen aurrean salatu, esanez: «Gizon hauek gure herria asaldatzen ari dira: juduak dira,

21. eta guk, erromatarrok, ontzat eman eta jarraitu ezin ditugun ohiturak irakasten dituzteĀ».

22. Jendea haien aurka altxatu zen, eta epaileek jantziak kendu eta zigorkatzeko agindu zuten.

Eginak 16