Eginak 15:30-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Bidaliak, beraz, Antiokiara jaitsi ziren eta, biltzarra bildurik, gutuna eman zieten.

31. Hau irakurtzean, poz-pozik gelditu ziren hitz adoregarri haiekin.

32. Judas eta Silasek, profeta baitziren, luze eta zabal hitz egin zuten senideekin, hauek adoretuz eta gogoberotuz.

33. Denboraldi bat egin zuten han, eta bidali zituztenengana itzuli ziren senideen bake-agurrarekin. (

Eginak 15