Eginak 15:13-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Bukatu zutenean, Santiagok hitza hartu eta esan zuen: «Entzun, anaiok:

14. Simonek azaldu digu, nola hasiera-hasieratik Jainkoak jentilen artetik beretzat herri bat aukeratu nahi izan duen.

15. Hau bat dator profeten esanekin, Liburu Santuak dioen bezala:

16. «Ondoren, itzuli egingo naiz eta Daviden etxola eroria berreraikiko dut; horma hondatuak berreraikiko dizkiot, eta zutik jarriko dut berriro;

17. gainerako gizakiek Jauna bila dezaten, nireak diren nazio guztiek. Hala diot nik, Jaunak, hori guztia

18. antzinatik jakinarazi duenak.

Eginak 15