Eginak 14:8-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Bazen Listran oinak elbarri zituen gizon bat; sekula oinez ibili gabea zen, jaiotzatik baitzegoen elbarri.

9. Paulori entzuten zegoen batean, Paulo begira-begira jarri zitzaion eta, sendatzeko adinako fedea bazuela ikusirik,

10. oihu handiz esan zion: «Jarri tente oinen gainean!»Salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen.

11. Paulok egina ikustean, oihuka hasi zen jendea Likaoniako hizkuntzan: «Jainkoak jaitsi zaizkigu geure artera giza itxuran!»

12. Bernaberi Zeus deitzen zioten eta Paulori Hermes, hau baitzen hitz egiten zuena.

Eginak 14