Eginak 14:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. eta han ere berri ona zabaltzen jardun zuten.

8. Bazen Listran oinak elbarri zituen gizon bat; sekula oinez ibili gabea zen, jaiotzatik baitzegoen elbarri.

9. Paulori entzuten zegoen batean, Paulo begira-begira jarri zitzaion eta, sendatzeko adinako fedea bazuela ikusirik,

10. oihu handiz esan zion: «Jarri tente oinen gainean!»Salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen.

Eginak 14