Eginak 13:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Uhartean gobernatzen zuen Sergio Paulo kontsulordearen ingurukoa zen. Kontsulordea zentzuzko gizona zen, eta Bernaberi eta Saulori deitu zien, Jainkoaren mezua entzun nahirik.

8. Baina Elimas, Aztia —horixe esan nahi baitu izenak—, aurka atera zitzaien, kontsulordea sinesmenetik aldentzeko.

9. Orduan, Saulok, Paulo ere deituak, Espiritu Santuak eraginik, aztiari begira-begira

10. esan zion: «Hi, iruzurti eta gezurrontzi, deabrukume eta zuzenbide ororen etsai hori, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenak okertzen aspertuko?

Eginak 13