Eginak 10:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Hitz egin zion aingeruak alde egin orduko, bere konfiantzako bi morroiri eta laguntzaile zuen soldadu jainkozale bati deitu

8. eta, guztiaren berri eman ondoren, Jopera bidali zituen.

9. Biharamunean, mandatariok bidez zihoazela eta jadanik hiritik hurbil zirela, Pedro terrazara igo zen eguerdi aldera otoitz egitera.

10. Goseturik, zerbait hartu nahi izan zuen. Prestatzen ari zitzaizkion bitartean, goi-ikuskari hau izan zuen:

11. zerua zabalik ikusi zuen eta oihal handi baten antzeko zerbait, lau puntetatik zintzilik, lurreraino jaisten.

Eginak 10