Eginak 1:21-22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitz eginez.

4. Haiekin bazkaltzen ari zen batean, honela agindu zien: «Ez alde egin Jerusalemdik, zaudete nik Aitaren partetik egin dizuedan agintzariaren zain.

5. Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek egun gutxi barru Espiritu Santuaz bataiatuak izango zarete».

6. Orduan, Jesusekin bildurik zeudenek galdetu zioten:—Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua?

7. Jesusek erantzun zien:—Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea.

8. Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino.

9. Hau esanik, gorantz igo zen Jesus haien begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu zien arte.

21-22. «Beharrezkoa da, beraz, norbait gure taldeari elkartzea. Jesus Jauna gure artean bizi izan den denbora guztian —Joanek bataiatu zuenetik zerura jasoa izan den arte, alegia— gurekin ibili direnetakoa izan behar du, gurekin batera haren piztueraren lekuko izan dadin».

23. Bi aurkeztu zituzten: Jose, deituraz Barsaba, izengoitiz Zintzo, eta Matias.

24. Ondoren, honela egin zuten otoitz: «Jauna, guztien barrua ezagutzen duzun horrek, erakuts iezaguzu biotarik zein hautatu duzun,

25. apostolu-zerbitzu honetan Judasek utzi duen tokia betetzeko, zegokion tokira joan baita hura».

26. Zotz eginik, Matiasi egokitu zitzaion eta beste hamaika apostoluekin elkartu zuten.

Eginak 1