Deuteronomioa 6:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. «ENTZUN, ISRAEL: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da!

5. Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.

6. Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok;

7. irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean;

8. lot itzazu seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala bekokian,

9. eta idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran.

Deuteronomioa 6