Deuteronomioa 5:28-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. «Entzun zituen Jaunak zuek niri esandako hitzak, eta adierazi zidan: Entzun dut herriak zuri esandakoa eta ongi deritzot.

29. Ai ni errespetatzeko eta nire aginduak betetzeko jarrera hori izango balute beti! Zoriontsu izango lirateke beti, bai beraiek, bai ondorengoak.

30. Zoaz eta esaiezu etxoletara itzultzeko.

31. Baina zu gelditu hemen nirekin, haiei irakatsi behar dizkiezun agindu, lege eta erabakiak adierazi behar baitizkizut, jabetzan ematen diedan lurraldean bete ditzaten.

32. «Beraz, saiatu Jaunak zeuen Jainkoak agindu dizuen guztia betetzen, ezertan ere saihestu gabe.

Deuteronomioa 5