Deuteronomioa 5:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Moisesek israeldar guztiak bildu eta esan zien: «Entzun, israeldarrok, gaur adierazten dizkizuedan lege eta erabakiak; ikas itzazue eta saiatu betetzen.

2. Jaunak gure Jainkoak ituna egin zuen gurekin Horeb mendian.

3. Ituna ez zuen burutu gure arbasoekin, gurekin baizik, gaur hemen bizirik gauden guztiokin.

4. Aurrez aurre hitz egin zizuen Jaunak mendian, suaren erditik.

5. Egokiera hartan, ni Jaunaren eta zuen artean nengoen, Jaunaren hitza zuei adierazteko, ez baitzineten mendira igo suaren beldurrez.«Jaunak esan zuen:

6. «Neu nauzu Jauna zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.

Deuteronomioa 5