Deuteronomioa 34:10-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Ordudanik, ez da Israelen sortu Moises bezalako profetarik, Jaunarekin hain harreman estuak izan zituen Moises bezalakorik;

11. inor ez honen parekorik mirariak eta egintza harrigarriak egiten: Jaunak bidalita, faraoiaren, beronen funtzionario eta herrialde osoaren aurka Egipton Moisesek egindako mirari eta egintza harrigarriak bezalakoak egiten;

12. ezta inor Moisesek Israel herri osoaren aurrean bezain esku indartsuz eta era handi eta beldurgarrian jokatu zuenik ere.

Deuteronomioa 34