5. Jexurunek erregea izan zuen,herriko buruzagiak bildu zireneaneta Israelgo leinuekbat egin zutenean.
6. «Bizi bedi Ruben, ez bedi hil,gutxi izan arren beraren gizonak».
7. Judarentzat esan zuen:«Aditu, Jauna, Judaren mintzoa,elkar ezazu bere herriarekin;defenda beza bere burua,izan zu beraren lagunetsaien aurka».
8. Lebirentzat esan zuen:«Tumim eta Urim zure epaigailuakLebiri eman zizkioten, Jauna,leial izan zitzaizunari, alegia.Herriak Jauna tentatu zuen Masan,aurpegi eman Meribako iturrian.
9. Lebik aita-amei esan zien:“Ez dut zuekin zerikusirik”;senideak ez zituen aintzat hartu,ez zuen ezer jakin nahi izanseme-alabekin.Bete zituzten lebitarrekzure esanak,leial eutsi zioten zure itunari.
10. Zure erabakiak irakasten dizkioteIsraeli, zure legea Jakoben herriari;intsentsua aurkezten dutezure aurrean,erre-opariak zure aldarean.
11. Bedeinka itzazu, Jauna,eta eman adore,onartu atseginez beraien egitekoa;hautsiaurka jaiki zaizkienen indarrak,ez bitez gehiago altxagorroto dietenak».
12. Benjaminentzat esan zuen:«Seguru bizi daJaunaren leinu kutuna,Goi-goikoak babesten du egunero,beraren mendi gainean bizi da».