Deuteronomioa 33:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. antzinako mendien lehen fruituaketa betiko muinoendohainik aukeratuena,

16. lurra betetzen dutenfruiturik hoberenaketa sasian agertu zenaren onginahia:betor hori guztia Joserengana,senideen artean aukeratuagana.

17. Ohore Joseri,lehen-sorturiko zekorra bezalakoden horri,bufaloarenak bezalakoadarrak dituenari:Efraimen gudari-taldeak,Manasesen soldadu-andanak;horiekin erasoko dieherri guztiei bateramunduaren azken mugetaraino».

18. Zabulon eta Isakarrentzatesan zuen:«Poztu zeure joan-etorrietan,Zabulon,eta zu, Isakar, zeure oihal-etxoletan.

19. Mendi sakraturadeituko dituzte herriakbidezko sakrifizioak eskaintzera;itsasoko aberastasunaketa hondartzako gordailu ezkutuakzurrupatuko dituzte».

20. Gadentzat esan zuen:«BedeinkatuaGaden lurraldea hedatu duena!Lehoi emearen gisa zelatan etzanik,harrapakinaren beso-buruakzarrastatzen ditu.

21. Zatirik onena aukeratu du beretzat,zeren eta, buruzagiaren partea non,han biltzen baitiraherriko nagusiak.Jaunaren nahia bete du,Jaunak Israelen aldehartutako erabakiak».

Deuteronomioa 33