Deuteronomioa 31:14-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Hurbil duzu heriotza-eguna. Egiozu dei Josueri, eta aurkez zaitezte biok elkarketa-etxolan, Josueri neure aginduak eman diezazkiodan». Hala, Moises eta Josue elkarketa-etxolan aurkeztera joan ziren.

15. Han, Jauna agertu zitzaien laino-adarrean; hau etxola-sarreran zegoen.

16. Jaunak esan zion Moisesi: «Begira, laster hilko zara, eta herria, sartzera doan lurraldeko jainko arrotzei jarraituz, nirekiko desleial izango da; utzi egingo nau eta zurekin eginiko ituna hautsiko.

Deuteronomioa 31