Deuteronomioa 25:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Bi gizonen artean liskarrik sortzen bada, auzitara joko dute, epaituak izateko: epaileek errugabea errugabe aitortuko dute eta erruduna errudun.

2. Zigorkatua izan behar duen erruduna lurrean etzanaraziko du epaileak, eta bere begi-bistan merezi beste zigorrada emango dizkiote.

3. Nolanahi ere, sekula ez da berrogei zigorrada baino gehiago emango, zigorraldia gogorregia gerta eta herritarra denen aurrean laidotua geldi ez dadin.

13-14. «Ez duzue pisu eta neurri faltsurik erabiliko salerosketetan.

Deuteronomioa 25