Deuteronomioa 21:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. «Gerrara atera eta, Jaunak zeuen Jainkoak etsaiak eskura emanik, gatibuak egitean,

11. zuetako norbaitek haien arteko neska ederren bat ikusi eta, hartaz maitemindurik, emaztetzat hartu nahi badu,

12. eraman dezake etxera. Emakumea, ilea eta azkazalak moztu,

13. gatibu-soinekoa erantzi eta etxean geldituko da hilabete batez bere aita-amengatik negar egiten. Dolualdia igaro ondoren elkartuko zaio gizona, eta senar-emazte izango dira.

14. Geroago atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truke, ezta esklabo egingo ere, berea izatera behartu baitu.

Deuteronomioa 21