Deuteronomioa 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Segidan, bira egin eta basamorturantz jo genuen, Itsaso Gorrirantz, Jaunak agindu bezala, eta Seir mendialde inguruan ibili ginen harat-honat luzaro.

2. Azkenik, Jaunak esan zidan:

3. Luzaroegi ibili zarete jadanik mendialde horren inguruan; jo ezazue iparraldera!

4. Agindu herriari: Ahaide dituzuen Esauren ondorengoen bizileku den Seir lurraldea igaroko duzue. Zuen beldur diren arren, egin kontu!

5. Ez hasi haiekin borrokan, ez baitizuet haien lurralde-zatitxo bat ere emango, Seir mendialdea Esauren ondorengoei eman baitiet jabetzan.

Deuteronomioa 2