Deuteronomioa 16:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Zazpi egun horietan ez da legamiarik izango lurralde osoan. Lehenengo eguneko arratsaldean eskainitako oparigaien haragitik ez duzue ezer ere utziko biharamunerako.

5. «Ez duzue zilegi Pazko-oparia Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hirietan eskaintzea,

6. baizik eta bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian bakarrik eskainiko duzue. Ilunabarrean eskainiko duzue, eguzkia sartzean, ordu horretan irten baitzineten Egiptotik.

7. Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duen lekuan egosi eta jango duzue oparigaia, eta biharamun goizean etxera itzuliko zarete.

Deuteronomioa 16