Deuteronomioa 14:15-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. ostruka, hontz zuria, kaioa, mota guztietako belatzak,

16. hontza, ibisa, zisnea,

17. belabeltza, uroiloa, itsas belea,

18. zikoina, mota guztietako koartzak, marti-oilarra eta saguzarra.

19. Intsektu hegaldun guztiak kutsatutzat edukiko dituzue; ezin izango dituzue jan.

20. Baina hegazti garbi guztiak jan ditzakezue.

21. «Ez duzue jango berez hildako abereren haragirik; eman zuekin bizi den etorkinari, jan dezan, edota saldu atzerritarrei. Zuek Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete.«Ez egosi antxumerik amaren esnetan.

Deuteronomioa 14