Deuteronomioa 12:14-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Zuen leinuetako batean Jaunak berak aukeratuko duen lekuan bakarrik eskainiko dituzue zeuen erre-opariak, eta han beteko nik agindutako guztia.

15. «Alabaina, nahi izanez gero, biziko zareten edozein hiritan hil ditzakezue abereak jateko, Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen ondasunen arabera; denok jan ahal izango dituzue, baita legez garbi ez dagoenak ere, ehizakia —gazela nahiz oreina— jan ohi den bezala.

16. Baina ez duzue odola jango, lurrera isuriko baizik, ura bezala.

Deuteronomioa 12