1. «Hauek dira Jaunak zuen arbasoen Jainkoak jabetzan emango dizuen lurraldean arretaz bete behar dituzuen lege eta erabakiak. Bertan biziko zareten denbora guztirako balioko dute.
2. «Erabat desegingo dituzue beren lurraldetik botako dituzuen herrien kultu-lekuak. Herri horiek mendi-gailur eta muino-tontorretan eta edozein zuhaitz handiren azpian eman ohi diete kultu beren jainkoei.
3. Bota egingo dituzue aldareak, zutarri sakratuak apurtu, zutoinak erre, jainko-irudiak desegin; jainko horien oroitzapena bera ere desagerrarazi egingo duzue leku hartatik.