Deuteronomioa 1:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Abia zaitezte eta joan amortarren mendialde eta inguruetara: haranera, mendialdera eta Xefela lautadara, Negevera eta kostaldera, kanaandarren lurraldera eta Libanora, Eufrates ibai handiraino.

8. Hara, eskura ematen dizuet lurralde hori: joan eta jabetu nik, Jaun honek, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi eta beraien ondorengoei zin eginez agindutako lurraldeaz.

9. «Orduan esan nizuen: Nik bakarrik ezin zaituztet eraman:

10. Jaunak zeuen Jainkoak ugaldu egin zaituzte eta, egun, zeruko izarrak bezain ugari zarete.

Deuteronomioa 1