Deuteronomioa 1:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. «Nire proposamenari ongi irizten zeniotela erantzun zenidaten.

15. Orduan, zuen artetik gizon jakintsu eta trebatuak hartu eta zuen buru ezarri nituen: mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarreko taldeen buru; eta leinuentzat funtzionarioak izendatu nituen.

16. «Agindu hauek eman nizkien zuen epaileei: “Herritarren auziak entzun eta zuzenbidez erabakiko dituzue, auziok beste herritarrekin nahiz etorkinekin izan.

17. Ez duzue alderdikeriaz epaituko: entzun txikiei handiei bezala, eta ez izan inoren beldur, Jainkoa baita benetako epailea. Auziren bat zailegia gertatzen bazaizue, jo niregana eta neuk erabakiko dut”.

Deuteronomioa 1