Daniel 2:35-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

35. Une berean, burdina eta buztina ez ezik, brontzea, zilarra eta urrea ere hauts eginda gelditu ziren, eta haizeak eraman zituen, udan larraineko lastoa bezala, arrastorik ere utzi gabe. Bitartean, irudia jo zuen harria mendi handi bilakatu zen, eta mundu osoa bete zuen.

36. Horixe izan da zure ametsa, errege jauna. Orain, ametsaren esanahia azalduko dizut.

37. «Zeu zara denetan erregerik handiena. Zeuri eman dizkizu zeruko Jainkoak erregetza, agintea, ahalmena eta ohorea;

38. zure menpe utzi ditu gizon-emakumeak, piztiak eta hegaztiak, nonahi bizi direla ere; guztien nagusi egin zaitu. Urrezko burua zeu zara!

Daniel 2