Daniel 10:18-20-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Orduan, gizon antzeko hark berriro ukitu ninduen eta indar berriak eman zizkidan.

19. Eta esan zidan: “Ez beldurtu, Jainkoak bereziki maite zaitu! Egon lasai! Izan bihotz eta indarberritu!” Haren hitzak bizkortu egin ninduen. Orduan, honela esan nion: “Ene Jauna, mintza zaitez, indarberritu nauzu eta”.

20-21. Hark esan zidan: “Ba al dakizu zergatik etorri naizen zuregana? Egiaren liburuan idatzia dagoena iragartzera etorri natzaizu. Orain, berriro Pertsiako aingeru zaindariarekin borrokatu behar dut; harekiko borroka bukatzean, Greziako aingeru zaindaria etorriko da. Mikaelek, zuen aingeru zaindariak, baizik ez dit laguntzen etsai horien aurkako borrokan.

Daniel 10