Ben Sirak 8:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Ez egin aurre lotsagabeari,zure hitzak zeure kontra jar ez ditzan.

12. Ez mailegurik eman zeu baino ahaltsuagoari;ematen badiozu, jo zeure dirua galdutzat.

13. Ez zaitez egin fidatzaile zeure baliabideen gainetik;egiten bazara, jo zeure burua zordun.

14. Ez hasi auzitan epailearekin,duen mailarengatik bere aldeko epaia emango baitiote.

15. Ez jarri bidean benturazale ausartarekin,ondorio txarrik izan ez dezazun;gogoak ematen dion aldera joko baitueta haren zorakeriagatik galduko zu ere.

16. Ez hasi istilutan odol-beroarekin,ez zeharkatu basamortua halakoarekin;hark ezer gutxitzat hartzen baitu biziaeta kontra oldartuko zaizu nork lagundurik ez duzunean.

Ben Sirak 8