Ben Sirak 6:5-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Aho goxoak adiskideak ugaltzen ditu,mihi atseginak harreman onak gehitzen.

6. Izan daitezela asko agurtuko zaituztenak,baina aholkulariak milatik bat!

7. Lagun bat egiten duzunean, kontuz ibili,eta ez arinegi jarri uste ona berarengan,

8. izaten baita berari komeni zaionean lagun deniketa zure atsekabealdian irauten ez duenik;

9. izan ohi da lagunik, etsai bihurtueta, zuen arteko auzia argitaratuz, lotsarazten zaituenik;

10. izaten da lagunik mahaikide izan,baina zure atsekabealdian irauten ez duenik;

11. oparotasunean zabiltzanean, zurekin bat da,tinko aginduko die berak ere zure zerbitzariei.

12. Baina behea jota bazaude, aurka jarriko zaizueta ezkutatu egingo zuregandik.

13. Urrun zaitez etsaiengandik,ibili kontuz adiskideekin.

Ben Sirak 6