19. Landu ezazu laborariak lurra lantzen eta ereiten duen bezala,eta egon gero fruitu gozoen zain;lanean pixka bat nekatu arren,laster jan ahal izango dituzu emaitzak.
20. Latza da jakinduria hezigabearentzat,zentzugabeak ezin berarekin iraun;
21. astunegia zaion proba-harria bezala,laster botako du gainetik.
22. Jakinduria, bere izenak dioen bezalaxe,gutxi batzuei bakarrik agertzen zaie.
23. Entzun, seme; onartu nire irizpidea,ez baztertu ene aholkua.
24. Lotu oinak jakinduriaren katez,jarri zeure burua haren uztarpean;
25. makur ezazu bizkarra, eta hartu gainean,jasan gogo onez haren lokarriak;
26. jo ezazu harengana bihotz-bihotzezeta eutsi haren bideei zeure indar guztiaz;
27. bila ezazu, jarraitu arrastoari eta ezagutaraziko dizu bere burua;zeureganatu ondoren, ez jaregin;
28. azkenean atsedena emango dizueta pozgarri gertatuko;
29. kateak babesgarri sendo izango dituzu,eta uztarria apaingailu distiratsu;
30. urrezko edergarri baita haren uztarria,uhalak purpurazko lokarri;