Ben Sirak 50:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Herria hondamenditik babesteko arduraz,hiria gotortu zuen setioari aurre egiteko.

5. Zein handikiro egiten zuen santutegiko itzulia,toki santu-santuko errezel atzetik irteten zenean!

6. Artizarra hodeiaren erdian bezala zen,ilargia bete-betea dagoenean bezala,

7. Goi-goikoaren santutegi gainean dir-dir dagien eguzkiaeta distirazko hodeietan argitsu agertzen den ortzadarra bezala;

8. arrosondoaren lorea udaberrian,lilia iturburu inguruaneta Libanoko landaretza udan bezala;

Ben Sirak 50