Ben Sirak 48:15-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Hala eta guztiz ere, herria ez zen bihozberritu,ez zen bere bekatuetatik aldendu,bere herrialdetik kanpora eramaneta mundu osoan sakabanatu zuten arte.Herri murriztua baizik ez zen gelditueta Daviden ondorengo buruzagi bat.

16. Hauetako batzuek Jainkoari atsegin zitzaiona egin zuten;beste batzuek, berriz, bekatuak ugaldu.

17. Ezekiasek bere hiria gotortu zueneta ura eraman barrura.Harkaitza zulatu burdinazko tresnazeta urtegiak egin zituen.

18. Haren garaian egin zuen eraso Senakeribek:Rabsakes bidali zueneta honek Sionez jabetu nahi izan zuen,eta harro eta lotsagabe jokatu zuen.

19. Jerusalemgo biztanleek dar-dar egin zuten izu-ikara handizeta emakumeak erdiminetan bezalako oinazeak jasan zituzten.

20. Baina Jaun errukiorrari dei egin zioteneskuak harengana luzatuz;eta Santuak berehala erantzun zien zerutik,eta Isaiasen bidez askatu.

Ben Sirak 48