13. Ezer ez zen ezinezko harentzat,heriotzako loaldian ere profetagintzan jardun zuen.
14. Bere bizitzan mirariak egin zituen; hil eta gero ere,miresgarriak izan ziren haren egintzak.
15. Hala eta guztiz ere, herria ez zen bihozberritu,ez zen bere bekatuetatik aldendu,bere herrialdetik kanpora eramaneta mundu osoan sakabanatu zuten arte.Herri murriztua baizik ez zen gelditueta Daviden ondorengo buruzagi bat.
16. Hauetako batzuek Jainkoari atsegin zitzaiona egin zuten;beste batzuek, berriz, bekatuak ugaldu.