Ben Sirak 40:15-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Fedegabeak adarrik ematen ez duten kimuak bezalako dira,sustrai ziztrinak baitituzte harkaitz gogorraren gainean.

16. Uraren bazterrean, ibaiertzean, sortutako kanaberabeste belar ororen aurretik atera ohi dute;

17. baina egintza ona paradisu joria da,eta limosnak betiko irauten du.

18. Beretzako adina duenaren eta langilearen bizimodua eztia da:bi horiena baino hobea altxorra aurkitzen duenarena.

19. Seme-alabak izateak eta hiri bat sortzeakizena ospetsu bihurtzen dute:bi horiek baino hobea emakume akasgabea.

20. Ardoak eta musikak bihotza pozten dute:bi horiek baino gehiago jakinduriaren maitasunak.

21. Txirulak eta harpak soinu gozoa dute:bi horiek baino gehiago mihi atseginak.

22. Xarma eta edertasuna irrikatzen ditu begiak:bi horiek baino gehiago berde dagoen landa.

Ben Sirak 40