3. Ez areagotu bihotz-saminduaren nahigabea,ez itxaronarazi zeure emaitza beharrean dagoenari.
4. Ez ukatu laguntza atsekabealdian erregutzen dizunari,ez eman bizkar behartsuari.
5. Ez aldendu zeure begiratua eskaleagandik,ez eman zeu madarikatzeko biderik;
6. zeren, ozpinduta dagoela-eta madarikatzen bazaitu,Egileak entzun egingo baitio madarikazioa.
7. Saiatu batzarraren begikotasuna irabazten,behera ezazu burua handikiaren aurrean.
8. Makurtu belarria behartsuagana,erantzun haren agurrari goxotasunez.
9. Aska ezazu zanpatua zapaltzailearen esku artetik,ez izan koldarra justizia egin behar duzunean.