Ben Sirak 39:30-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. era berean, basapiztien letaginak, eskorpioiak, sugegorriaketa fedegabeen hondatzaile den ezpata mendekatzailea:

31. hauek guztiek pozik betetzen dute agindua.Prest daude munduan, behar direnerako;garaia iristean, ez dute Jainkoak esana bete gabe utziko.

32. Hau zen hasieratik nire uste sendoaeta, gogoeta egin ondoren, idatziz jarri dut:

33. Jaunaren egintzak onak dira denak;bere garaian erantzuten dio hark premia orori.

34. Ez dago esaterik: «Hau hori baino txarragoa da»,bere garaian ikusiko baita on dela edozein gauza.

Ben Sirak 39