Ben Sirak 37:6-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Ez ahaztu adiskideaz zeure bihotzean,ez galdu haren oroitzapena aberasten zarenean.

7. Aholkulari orok hobesten ditu bere aholkuak,baina batzuek beren komenientzia dute helburu.

8. Kontuz ibili aholku-emailearekin;lehendabizi, jakin zeren beharrean dagoen—bere onura baitu hark ere gogoan—,beraren erabakia zure aurkakoa izan ez dadin;

9. agian, esango dizu: «Bide onetik zoaz»,zuri zer gertatuko begira gelditzen zaizun bitartean.

Ben Sirak 37