Ben Sirak 34:8-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Legea bete-betea da, aipaturiko engainurik gabea,eta zintzoaren ahoko jakinduria bikain-bikaina.

9. Asko ibiliak asko jakiten du,eskarmentua duenak jakinaren gainean hitz egiten.

10. Probarik pasatu ez duenak gutxi daki,

11. bidaiatzen ibiliak baliabide asko du.

12. Asko ikusia naiz neure bidaietan,eta ikasi dudana esan dezakedana baino gehiago da.

13. Sarritan egon naiz heriotza-arriskuaneta neure eskarmentuari esker atera naiz onik.

14. Jaunari begirune diotenak biziko dira,

15. salba ditzakeenagan baitute beren itxaropena.

Ben Sirak 34