Ben Sirak 29:21-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Bizitzan beharrezkoenak ura, ogia, jantziaeta nork bere lotsa gordetzeko etxea dira.

22. Hobe bizitza behartsua nork bere teilapean,oturuntza ederrak inorenean baino.

23. Gutxi nahiz asko, konformatu daukazunarekin,eta ez duzu auzokoen irainik entzun beharko.

24. Bizimodu tristea da etxez etxe ibiltzea,kanpotar zaren lekuan ezin txintik esan.

25. Zerbitzuan jardun beharko duzu batere esker onik gabe,eta gainera hitz garratzak entzun beharko:

26. «Zatoz hona, kanpotar hori, presta mahaia,emadazu jaten daukazunetik».

Ben Sirak 29