Ben Sirak 26:15-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Dohainik bikainena emakume umila;ezer ez emakume bihotz-garbia baino baliotsuago.

16. Zeru goian agertzen den eguzkiaren antzekoemazte bikainaren edertasuna etxe txukunean.

17. Argimutil sakratuan dir-dir dagien kriseilua bezalakoaurpegi ederra gorputz lirainean.

18. Urrezko zutabeak zilarrezko oinarrietan bezala dirazango ederrak oin sendoen gainean.

28. Badira bi gauza bihotza atsekabetzen didatenak,eta hirugarren bat amorrarazten nauena:pobreziak menderatutako soldadua,mespretxuz bazterturiko pertsona burutsuaeta bekatari bihurtzen den pertsona zuzena;horrelakoa ezpatari ematen dio Jaunak.

Ben Sirak 26