5. Lotsabakoa aitaren eta senarraren ahalkegarri,eta biek mespretxatuko dute.
6. Garaiz kanpoko hitzaldia hiletetan soinua jotzea da;baina zigorra eta zentzarazpena dagozkio beti jakinduriari.
9. Zentzugabeari irakastea apurtutako ontzi-zatiak elkartzea da,lozorroan dagoena esnaraztea.
10. Zentzugabeari hitz egitea lo dagoenari egitea bezala da;«Zertaz ari zara?», esango du azkenean.
11. Egin negar hildakoagatik, argia galdu baitu;egin negar zentzugabeagatik, ez baitu buruargitasunik.Negar gutxiago egin hildakoagatik, atsedena aurkitu baitu;zentzugabearen bizitza, berriz, heriotza baino okerragoa da.
12. Hildakoagatiko doluak zazpi egun irauten du,zentzugabe eta fedegabeari buruzkoak bizitza osoa.
13. Ez hitz egin asko burugabearekin,ez ibili zentzugabearekin;gorde harengandik, buruhausterik ez izateko,astindutakoan zikindu ez zaitzan;aldendu harengandik, atsedena aurkitu nahi baduzu,haren zorakeriek gogait ez zaitzaten.
14. Zer da beruna baino astunago?Nola deitu, «zentzugabe» ez bada?
15. Harea, gatza eta burdin bolaeramaten errazago dira zentzugabea baino.