Ben Sirak 18:6-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Ez dago ezer kentzerik, ez eransterik,ezinezkoa da Jaunaren mirariak aztertzea.

7. Amaitu duela uste duenean, orduan ari da hasten gizakia,eta uzten dionean, are txundituago geratzen.

8. Zer da gizakia? Zertarako da on?Zer, egiten duen ongia eta gaizkia?

9. Beraren bizi-denbora, gehienez ere,ehun urtera iristen da.

10. Itsasoko ur-tanta, hondar-ale diraberaren urteak betikotasunaren aldean.

11. Horregatik da Jauna gizakiekin jasankoreta bere errukia isurtzen die gainera.

12. Ikusten du eta badaki zein amaiera tristea duten,horregatik ematen die oparo bere barkamena.

13. Gizakiak lagun hurkoari bakarrik dio errukia;Jaunak, berriz, bizidun guztiei.Berak zentzarazi, hezi eta irakatsi egiten die,artzainak artaldea bezala gidatzen.

14. Errukia du heziketa onartzen dutenentzateta haren erabakiak betetzen ahalegintzen direnentzat.

15. Seme, mesedeak egitean ez agiraka egin,ezta hitzez iraindu ere zerbait ematean.

16. Ez al du ihintzak sargoria arintzen?Zenbaitetan emaitzak baino gehiago balio du hitzak.

17. Ez al duzu ikusten hitzak opari onak baino gehiago balio duela?Halere, biak elkartzen asmatzen du emaile onak.

18. Zentzugabeak ez daki mindu gabe agiraka egiten;bekaiztiaren emaitzak begiak erretzen ditu.

19. Ikasi hitz egin aurretik,eta zaindu osasuna gaixotu baino lehen.

Ben Sirak 18