Ben Sirak 18:21-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Apaldu zeure burua gaixoaldia baino lehen,bekatu egitean agertu zeure damua.

22. Ez diezazula ezerk eragotzi zeure botoa garaiz betetzea,ez itxaron heriotzako ordu arte.

23. Botoa egin aurretik, pentsa ongi;ez izan Jauna zirikatzen duten horien antzekoa.

24. Oroitu azken eguneko haserre-zigorraz:Jainkoak aurpegi zorrotzez kontuak eskatuko dizkizu.

25. Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz;aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz.

26. Egoera aldatu egin daiteke egunsentitik ilunabarrera,Jaunak bizkor alda dezake dena.

Ben Sirak 18