Apokalipsia 2:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, zure maitasuna, fedea, zerbitzugintza eta eroapena; zure azken egintzak lehenengoak baino ere bikainagoak dira.

20. Baina badut zerbait zure aurka: bere burua profetesatzat duen Jezabel horri utzi egiten diozula bere irakatsiekin nire zerbitzariak engainatzen, Jainkoarekiko desleial izan eta sasijainkoei eskainiriko haragia jatera bultzatuz.

21. Astia eman diot damu dadin, baina ez dio bere desleialkeriari uko egin nahi izan.

22. Hara, gaixotasun larria bidaliko diot berari, eta atsekabe handia berarekin desleialkerian bat egin dutenei, jokabidez aldatzen ez badira.

Apokalipsia 2