Apokalipsia 19:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Odolez gorrituriko jantzia zeraman, eta izena «Jainkoaren hitza» zuen.

14. Zeruko gudarosteek, liho zuri garbiz jantzirik, zaldi gainean jarraitzen zioten.

15. Zaldizkoaren ahotik ezpata zorrotza ateratzen zen, herriak zauritzeko: burdinazko makilaz gobernatuko ditu. Hark dolarea zapaldu eta Jainko ahalguztidunaren haserre biziaren zigor-ardoa aterako du.

16. Izen bat darama bere jantzian eta bere izterrean idatzia: «erregeen Errege eta jaunen Jaun».

17. Gero, aingeru bat ikusi nuen, eguzki gainean zutik, zeru goian zebiltzan hegazti guztiei ahots handiz oihuka: «Zatozte, bildu Jainkoaren otordu handirako;

Apokalipsia 19